Mendi edo basoetako lanetan sortutako egurra emateko zozketa. Onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
Bergarako Udalak 2022. eta 2023. urteetan bere mendi edo basoetako lanetan sortu(ko) duen egurra doan emango du. Hori jaso nahi dutenek eskaera egin dute eta martxoaren 18an argitaratu da zozketarako onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrenda.
2022ko martxoaren 25eko 10:00ak arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Zozketa martxoaren 28an egingo da.
Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.
2022an dirulaguntzak emateko oinarriak
Bergarako Udalbatzak 2022ko otsailaren 28an egindako ohiko Osoko Bilkuran erabaki zuen 2022an dirulaguntzak emateko oinarriei hasierako onarpena ematea eta jendaurrean jartzea interesdun guztiek bidezko dituzten erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko Udaleko Idazkaritzako bulegoetan.
