URTARRILAREN 8AN KAFEKONPON
nnarbaiza-k Or, 2014-01-03 08:19-n bidalia
nnarbaiza-k Or, 2014-01-03 08:19-n bidalia
nnarbaiza-k Ar, 2013-12-03 09:55-n bidalia
Abenduaren 11n, arratsaldeko 16:00tik aurrera KafeKonpon-en topaketa berria egingo da San Joxepe elkartean.
Bertan, hurbiltzen diren herritarrek, KafeKonpon-eko kideekin batera, etxean hondatuta daukaten traste zaharren bat konpontzeko aukera izango dute.
Zatoz, kafe goxoa hartu eta elkarrekin zure traste zaharra konponduko dugu!
nnarbaiza-k Ar, 2013-12-03 09:43-n bidalia
Aurten Gabonetako Jolas Parkeak gune bi izango ditu:
1. GUNEA: FRONTOIA - 0-8 urte bitarteko umeei zuzenduta
Gune hau etxeko txikienei zuzenduta egongo da. Bertan izango dira: ludoteka, puzgarriak, tailerrak...
2. GUNEA: ARANZADI IKASTOLAKO GIMNASIOA - 8 urtetik gorako umeei zuzenduta
Gune honetan gaztetxoentzako jarduerak egongo dira: zezen mekanikoa, Wiia, giza futbolina, ping-ponga, futbolina, Air Hockey mahaia...
PREZIOAK:
-Egun bateko sarrera: goiz eta arratsalde: 3€
-Hiru eguneko bonoa: 7€
ogarro-k Al, 2013-11-11 17:14-n bidalia
Tailerrak azaroaren 15ean eta 22an (ostiralak) izango dira 17:00tik 19:30era seminarioko karpan.
Araudi honen helburua da Udaleko Gazteria eta Hezkuntza Zerbitzuak kudeatutako eta Bergarako ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak arautzea. Ondorengo jarduerak diruz laguntzea da araudi honen helburua:
1) Ikastetxeek egindako hezkuntza, euskara, kultura, kirol eta gizarte izaerako jarduerak, Udalari aurkeztu eta Udalak gizarte ikuspegitik interesgarritzat jotzen baditu (ikus 12. artikulua).
2) Azpiegiturak, ondasun higigarri edo higiezinak edo izaera amortizagarria duten inbertsioak, baldin eta 12. artikuluan adierazten diren puntuekin erlazionatuta badaude.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 46.5 KB | |
| 138 KB |
nnarbaiza-k Or, 2013-10-04 15:06-n bidalia
Bergarako Udalak KAFE KONPON egitasmoa jarriko du martxan. Egitasmo honen helburua berrerabilpenaren filosofia zabaltzea da. Normalean, etxean ditugun elektratresna txikiak (sikagailua, plantxa...) hondatzen direnean bota eta berriak erosten ditugu.
Bada, egitasmo honen helburua bertaratzen direnen artean jendeak eramaten dituen traste zaharrak konpontzea eta berrerabiltzea da. Guztia kafe goxo baten inguruan.
Horretarako herriko hainbat "manitas-txapuzas"-ekin harremanetan jarri da udala, eta egia esan harrera ona izan du egitasmoak.
nnarbaiza-k Al, 2013-09-30 08:53-n bidalia
Aste honetan hasiko dira martxan Hizkuntza taldeak.
Guztira ingelesezko 3 talde eta frantseseko bat batuko dira