Tokiko araubidearen legeriak xedatzen duen esparruan, Erregelamendu Organiko honen xedea da Bergarako Udalaren antolaketa eta jarduketa arautzea, eta baita Udalbatzako kideek indarreko legediaren ondorioz dituzten eskubide eta betebeharrak artikulatzeaz gain, herritarrek informazioa jasotzeko eta parte hartzeko dituzten eskubideak artikulatzea ere.
Udal-administrazioak objektibotasunez eta eraginkortasunez erantzungo die guztien interesei, udal-jardunaren kalitatea eta gardentasuna bermatuko ditu eta gainerako administrazio publikoekiko koordinazioa eta lankidetza sustatuko ditu. Horretaz gain, hiritarrekiko harremanetan, berehala eta gizalegez ebatziko ditu euren gaiak eta legearen eta zuzenbidearen arabera jokatuko du beti.
Deskargatu testu osoa: