Eguna eta ordua: 
Irailak 2, Ostirala, 19:30etan
Helbidea: 
Arrizuriaga parkea
Prezioa: 
0.00 €

Euskadi Brass Proiektu kultur-anitza E

uskadiBrass-ek topaketa eta tailer ezberdinak diseinatu eta antolatzen ditu. Horietan, musika beste adierazpen artistiko askorekin fusionatzen da, hala nola antzerkia, arte plastikoak, literatura edota gastronomia. Zonaldeko kontserbatorio eta irakaskuntza zentroetako irakasleen laguntza oso onuragarria suertatzen ari da gure proiektuaren arrakastarako. Helburu nagusia ume eta gazteen heziketa musikal, artistiko eta kulturala osatzea da. Hortaz,kontzertuetan aktiboki parte hartzeko aukera izango dute. Haiek motibatzea da gure erronka! Halaber, EuskadiBrass bada baita ere inguruko erreferente kulturalek beraien artea ezagutzera emateko eta bizipenak partekatzeko kanala. Irakasle eta artista gonbidatuak helburu berdinarekin biltzen dira: ikasi, partekatu eta elkarrekin gozatu! Parte hartu ezazu proiektu honetan zeu ere! Alberto Urretxo Euskadi Brass-en sortzaile eta sustatzailea. EuskadiBrass proiektu kulturalaren sortzailea eta sustatzaileetako bat da. Proiektu honen helburua metalezko haize instrumentuetako ikasle, amateur eta profesionalen heziketa osatzea da, musika erabiliz baina baita musika eta beste espresio artistiko askoren arteko fusioa ere. .

EGITARAUA 

¨ Soinuen Deskripzioak ¨

• Zarathustra opening….………………………..R.Strauss arr. J.Van Hoy

• Processsion of the nobles………………………. R.Korsakov arr.K.Snell

• Romance op.5 ………………………………….P.Tchaikovsky arr.J.Corley

* Londoner in New York…………………………...……J.Parker 1. Echoes of Harlem 2. The Chrysler Building 3. Grand Central

* London Miniatures……………………………………..………..G.Langford 1. London Calls 2. Soho 3. Green Park 4. Trafalgar Squeare 5. The cenotaph 6.Horse Guards Parade 7.London Calls again

* Three Brass Cats………………………………………..……………….C.Hazell 1. Mr Jums 2. Black Sam 3.Borage