Azalpena: 

HOR KONPON MARIANTON antzezlana Hodei Unzueta eta Oskar Estanga aktoreekin.

 

SIPNOSIA

Hor konpon marianton. Makinak iritsi dira gure artera,baita gure seme-alaba txikien eskuetan ere. Ikasi behar dugu makinekin gozatzen, baina menpean erori gabe. Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen bidez lor dezakegu.

Makinak iritsi dira gure artera….eta hemen geratzeko gainera. Telebistak, sare sozialak, “makinita” arruntak, denon eskuetan daude, baita gure seme-alaba txikien eskuetan ere. Ikasi behar dugu makinekin gozatzen, baina menpean erori gabe. Hori baita Joni, istorio honetako protagonistari gertatzen zaiona. Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen laguntzarekin, eta denon parte-hartzeari esker, lor dezakegu.

 

TAKILA 17:00etan zabalduko da. Aurrez ez dira sarrerarik salduko.

Eguna eta ordua: 
Urriak 4, Igandea, 18:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
4.00 €