Azalpena: 

SINOPSIA:

Amilami ipuin-kontaketa musikatua, Juan Kruz Igerabide ren Amilamiren eleberrian oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta ipuin-kontaketa honetan laminen istorioak kontatzen dira, gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dago istorioaren muinean et laminen istorioez gain, kontaketaren baitan usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira.  

 

 

TALDEA:

PANTZART (batez ere) umeen arloan antzerki ekintzak garatzen dituen konpainia da. 2008an sortu zen arte eszenikoak berritzeko egitasmoarekin. Arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta haur-literatura idazten duten autore bizidunekin maila berean lankidetzan aritzea du helburu.

Orain arte PANTZARTek adin ezberditetarako haurrentzako hiru ikuskizun ezberdin egin/prestatu ditu. Hirurak Juan Kruz Igerabide eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak izan dira. Bihar Txotxongilo Taldearekin ere lan egiten du eta beste artistekin kolaboratzeko gogoa eta asmoa du etorkizunean.
Euskal kulturan, inauteriaren pertsonaia da PANTZART. Herriko jaiak, bufoiak eta “boboak”, erraldoiak, ipotxak eta munstroak, estilo eta ezaugarri diferentetako pailazoak; hau da, inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazioaren etengabeko iturria dira.

PANTZART Konpainiaren partaideak hauexek dira: Elena Bezanilla, Santiago Ortega, Ainhoa Pineda, eta Arantza Flores. Danok sari ugari jaso dituzte.

Santiago Ortegak Haur Kabareta izeneko obrarengatik 2008eko Max Saria, 2010ean Café Bilbao saria, eta abar luze bat. Ainhoa Pinedak, Agerre konpainiarekin 2007, 2008 eta 2010eko Max saria ere erabazi zituen.

Elena Bezanilla Nazioarteko zein nazio mailako konpainia eta proiektuetan zuzendari, pedagogo eta eszenografo da Pantzarteko zuzendari artistikoa: Bread and Puppet (USA), Dream Community (Taiwan), Central Saint Martins (Londres, Sevilla), Endanza Aretoa (Sevilla), CAT (Sevilla), La Nave del Pasaje (Sevilla), Pikor Teatro (Maeztu, Araba), Agerre (Donostia), Trikipunk (Donostia), etab.

Eguna eta ordua: 
Maiatzak 31, Igandea, 18:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
4.00 €