Azalpena: 

SINOPSIA

Pankreas endreduzko komedia da. Hiru gizaseme zorioneko eta zorigaiztoko, bizitza eta heriotzaren mugetan ekilibrioak egiten, muturreko egoera batean norberaren beldur, adore, eskuzabaltasun, zekenkeria, gezur eta noblezia agerian utziaz. Pisu handiko arazo eta auziak, komediaren bidez serbitzaturik, ikuslearen gozamenerako.

“Abiapuntua ikusita zalantza duzu ez ote diren “Lingua Nabajorum” plazaratu zuten “zoro” hauek lar seriotu: baina ez, hasierako tonu ilunetik barre algaretara doa kontua in crescendo. Bizitzaren tragikomedietan ez bezela. Joseba Apaolazaren partehartze eta konplizitatearekin, trinitate gaindiezina osatu dute”.(Juanra Madariaga, Deia)

“Gauzak horrela, laster batean igaro dira minutuak, antzezlan mamitsuetan gertatzen den moduan, eta Arriaga antzokia polito betetzen zuten ikusleek txalo beroekin eskertu dute komedia buruargi honen emaitza.” (Agus Perez, Berria)

“Barruan gordeta ditugun gaitzak, gure ahuleziak eta gezurrak, gure asmo zintzoen azpian maiz ezkutatzen diren helburiu makurrak, gogorarazten digu sendagarria den barre algara sortzeaz batera, toles askoko jendea garela.” (Jaime Valverde, Gara)

Komedia honek, badu, gainera, balore gehitu nabarmena: bertsoz egina dago. Hauxe da, salbuespen anekdotikoren bat kenduta, lehenengo euskerazko antzezlana bertsoz paratua. Ez da gutxi.

Bertsoak, deklamazio eta errezitaziotik erabat urrunduta, naturaltasun eta errealismoz esanak, dotorezia eta estilizazioa eskeintzen dio dialogoari,

“Pankreas-en ondorioz beharbada modan jarriko dira bertsoak. Batek daki!” (Agus Perez, Berria)

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Patxo Telleria

Aktoreak: Joseba Apaolaza, Mikel Martinez, Patxo Telleria

Zuzendaria: Jokin Oregi

FITXA TEKNIKOA

Bertso zuzendaritza: Karmele Aranburu

Bertso aholkularitza: Andoni Egaña

Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai

Argiztapena: Milakamoon

Musika: Santiago Ramos

Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Eskenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta

Eskenografiaren eraikuntza: Eskenitek

Argazkiak: Guillermo Casas

Eguna eta ordua: 
Otsailak 28, Larunbata, 20:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €