Azalpena: 

SINOPSIA

Sara pisu bila dabil eta azkenean gustokoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken egunerarte.

Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza oso ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du eta andrearen azken eguna noiz iritsiko zain geldituko da. Egun hori ez da iristen…..eta egoera larritzen joango da. Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko ditugu KOMEDIA eder honetan.  

 

Eguna eta ordua: 
Otsailak 27, Ostirala, 22:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €