Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa arautzea da ordenantza honen helburua.
Bergarako Udalak udalerrian hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatu du nahi du programa honen bitartez. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Bizigune eta Asap programak osatu nahi ditu; izan ere, normalean etxebizitzak ez alokatzeko ondorengo arrazoi hauetako bat edo gehiago ematen dira:
- Etxebizitza horiek alokatzeko borondatea izan bai, baina etxebizitza horiek gutxieneko baldintza batzuk bete ahal izateko obrak egin beharra eta gastu horri aurre egiteko zailtasunak.
- Etxe jabearen beldurra kontratua amaitzean zein egoeratan itzuliko ote zaion etxebizitza, errenta kobratuko ote duen, ..., nahiz eta jadanik Eusko Jaurlaritzak martxan dituen programekin beldur hori desagertuta edo behintzat asko mugatuta egon beharko lukeen.
Gainera indarrean dagoen legedia etxebizitza alokatzeko beste betebehar batzuk ezarri ditu, kostu bat dutenak, hala nola adibidez apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren 2. artikuluak dioenari jarraituz, etxebizitzak alokatu ahal izateko Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria behar izatea.
Beraz, Bergarako Udalak Programa honekin zehazki honako helburuak lortu nahi ditu:
- Oinarrizkoa den etxebizitza eskubidea bermatzen lagundu.
- Hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatu.
- Etxebizitzen eraberritzea bultzatu eta herriko ekonomia suspertu.
Horretarako hainbat diru-laguntza eman nahi die hutsik dauden etxebizitza jabeei, jabe horiek etxebizitzak alokatzen jarri ahal ditzaten; hala nola obrak egiteko, Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko gastuei aurre egiteko, edo/eta alokairu hartzaileak egindako kalte edota ez-betetzeak estaltzen dituen ohiko etxe aseguruari gehitzeko prima osagarriak kontratatzeko diru-laguntzak.
Beste diru-laguntza bat ere emango du, baina bonoetan, herriko komertzioetan erosketak egiteko. Laguntza hori izango da etxebizitzak alokatu ahal izateko gutxieneko baldintzak betetzeko obrak egin beharra badu eta egiten baditu, hirigintza baimen emakida zerbitzuaren gaineko tasan eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan ordaindutakoaren zati baten parekoa (equivalente). Horrela lortu nahi da baita herriko komertzioari laguntzea.
Programa honek honako izen hau edukiko du: Bergaran alokairu soziala bultzatzeko laguntzen programa eta ordenantza honen bitartez arautuko da.