Azalpena: 

Bergarako eskolei zuzendutako saioak.

SINOPSIA

“JOKOAUT” antzezlanarekin gazteen arteko indarkeriaren gehitze ikaragarriaren arazoari heltzen diogu, eta eskola jazarpena edo “bullying”-a aztertzen dugu bereziki, gure inguruan gorantz doan fenomenoa baita komunikabideen arabera. Ikuskizun honekin bizi garen gizarte bortitzaren inguruko eztabaida proposatzen dugu gazteen artean, elkarrekin elkartasun eta tolerantzia gehiagoz bizitzeko aukera interesgarria planteatuz.

“JOKOAUT” antzezlanarekin gazteen eta hauei arriskuak eragiten dien erakarpen irrazionalaren inguruko ikuskizunen trilogia osatzen dugu. Tresna pedagogiko eraginkor bihurtu diren ikuskizunak dira, gazteekin eta beraien errealitatearekin zuzenean konektatzea ahalbideratu dutelako, eta beraiekin gai tabuetaz edo guraso eta irakasleei zail egiten zaizkien gaietaz eztabaida irekitzea ahalbideratu dutelako

Eguna eta ordua: 
Abenduak 1, Astelehena, 10:00etan
Abenduak 1, Astelehena, 12:00etan
Antolatzailea: 
Bergarako Udaleko Berdintasun eta Prebentzio zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
0.00 €