Alkateak Dekretuz  2016ko otsailaren 2an  eta 2023ko martxoaren 23an onartutako irizpideak

  • Ezkontzak Udaletxeko Pleno Aretoan ospatuko dira edozein egunetan, salbu eta igande edo jai-egunetan eta larunbat edo jai-bezperako arratsaldetan.
  • Udaletxeko Pleno Aretoan ezkondu nahi dutenek baimena eskatu beharko dute, horretarako dagoen inprimakia bete eta sarrera-erregistroan aurkeztuta.
  • Ezkontza-eguna baino gutxienez 3 aste lehenago egin behar da eskaera.
  • Alkateak hamabost eguneko epean eskaera bakoitzari buruzko erabakia hartuko du.
  • Ezkontzak ospatzeko eskaera bat baino gehiago baldin badaude, lehentasuna izango du eskaera-idatzia lehenengo aurkeztu duen bikoteak.
  • Egun berean ezkontza bat baino gehiago badaude, batetik bestera gutxienez ordu erdiko tartea utziko da.
  • Nahiz eta Pleno aretoan ezkontzeko baimena eskatuta izan eta onartuta egon, Udalak egun horretarako beste ekitaldiren bat (erakusketa, osoko bilkura...) antolatzea erabakiko balu, lehentasuna izango du Udalak antolatutako ekitaldiak.

Osoko bilkura egitea erabakitzen denean izan ezik, beste kasu guztietan, ezkontza ospatzeko baimen-eskaera aurkeztu duenari ezkontza ospatzeko aurreikusita dagoen eguna baino gutxienez hilabete lehenago emango zaio ekitaldiaren berri, eta Udalak posible dela ulertuko balu, aukera emango zaio adierazteko zer duen nahiago: hala eta guztiz ere Pleno Aretoan ezkondu ala Gobernu Batzarreko bilera-gelaren ondoko gunean ezkondu.

Ezer ez badu adierazten, ulertuko da Gobernu Batzarreko bilera-gelaren ondoko gunean ospatu nahi dutela ezkontza.

Udalak ulertuko balu ezinezkoa dela ezkontza Pleno aretoan ospatzea, Gobernu Batzarreko bilera-gelaren ondoko gunean edo Irizar jauregiko azken solairuan dagoen gelan ospatu ahal izango da ezkontza.

Kasu honetan ere ez badute ezer adierazten, ulertuko da Gobernu Batzarreko bilera-gelaren ondoko gunean ospatu nahi dutela ezkontza.

Irizar jauregiko gela aukeratuz gero, Udalak lokal hori erabiltzen uztea besterik ez du egingo, hau da, Udalak ez du inolako egokitzapenik egingo.

Antolatu dena, ordea, osoko bilkura bada (kasu oso-oso berezietan gertatu daitekeena), udalak horren berri emango dio deialdia egiten duenean (deialdia gehienez ere 3 lanegun lehenago egiten da, baina deialdia presazkoa balitz gerta daiteke epe motzagoarekin deitzea), eta gainontzean aurreko pasarteetan jasotakoa aplikatuko da.

  • Eskaeran ez bada adierazten nork ezkontzea nahi duten, ulertuko da Alkateak ezkontzea nahi dutela. Dena den, egun horretan Alkateak ezkontza hori ospatzea ezinezkoa balu, Alkate-orde batengan delegatu ahal izango du eskumena.
  • Eskaera egin aurretik, Pleno Aretoa zein egun eta ordutan libre dagoen kontsultatu ahal izango da, baina eskaera egin arte ez da erreserbarik egingo.
  • Erabat debekatuta dago udaletxe barruan arroza edo beste zeozer botatzea. Udaletxeko eraikinetik kanpo (arkupea barne) arroza edo beste zerbait bota nahi badute, ezkontideak joan bezain pronto garbitzeko neurriak hartu beharko dituzte ezkontideek. Garbitu ezean, garbiketa horren kostua Udalak kobratu egingo die ezkontideei.

Tramitera bueltatu