komunikazioa-k Ar, 2014-09-23 11:36-n bidalia
UNEDeko Idazle Eskolak idazten eta ozenki irakurtzen trebatzeko ikastaro laburrak eskaintzen ditu larunbatetan Bergaran.
Laguntzak: %100 eta %75 bitartekoak
Irakasleak: Euskal Herriko goi mailako idazleak
Irakaskuntza mota: moduluak eta esperientzia saioak
Programa osoa eta izen ematea: atxikitako pdf fitxeroan
2014-2015 ikasturtean ondorengoak izango dira moduluak:
AZAROAN eta ABENDUAN
Pako Aristi: Iritzi artikuluak (I-II)
Tere Irastortza: Poesia Idatzi
Xabi López: Antzerkia Idatzi
URTARRILEAN eta OTSAILEAN
Itziar Gómez: Gidoigintza
Tere Irastortza: XX. mende atarirako liburuak : Virginia Woolf, Isaak Dinesen, Marina Tsvietaieva.
APIRILEAN eta MAIATZEAN
Edorta Jimenez: Ipuinak idatzi eta Nobelak idatzi
Tere Irastortza: Zuzentzen ikasi
Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuan eta helbide honetan ikus ditzakezue: www.idazten.com
Eta modulu horiek osatzeko, IDAZLE BATEN ESPERIENTZIA saioetan hainbat euskal idazlek emango dituzte eskolak Bergarako Idazle Eskolan: Bernardo ATXAGA, Harkaitz CANO, Juan Kruz IGERABIDE, IÑAKI ZUBELDIA
Urtarriletik martxora bitartean beraien idazketa esperientziaren berri emango dute idazleok larunbatetan Bergarako UNEDen. Informazio osagarria: http://www.idazten.com/index.php/1939-idazle-eskola-2014-2015-egutegia
Bestalde, Bergarako Udalak ikastaro horiek egiteko diru-laguntzak eskaintzen ditu. Laguntza matrikularen %75era artekoa izan liteke lana dutenen artean eta %100era artekoa ikasle eta langabeen kasuan. Laguntzoi buruzko informazio zehatzagoa udal webgunean, www.bergara.eus, lor liteke edo Euskara Zerbitzura jota.