Azalpena: 

KokaKola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskizuna da. Aurrekoan (Xentimorik gabe) munduan barna ibili baziren, oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen, Euskal kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileretan, entsaioetan, afarietan… bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Izan ere, artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena.

Eguna eta ordua: 
Irailak 26, Ostirala, 12:45etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €