• Tartean aurkitzen dira oheak, pertsonak mugitzeko garabiak edota dutxarako eserlekuak bezalako elementuak.
  • Guztira  9.500 € inguruko inbertsioa egin du Udalak elementu hauek herritarren eskura jartzeko.
  • Laguntza/tresna hauek lehendik Udalak dituenak osatzen dituzte.


Mugikortasun arazoak dauzkaten herritarren ongizatea hobetzeko eta hauei laguntza eskaintzeko asmoz, hainbat tresna erosi ditu Udalak:

  • 3 somier elektriko artikulatu
  • Oheetarako 3 barandila
  • Bainuontzirako 2 jarleku
  • Dutxarako 2 aulki
  • 2 garabi
  • Eskailerak igotzeko jarlekua
  • Plataforma mugikorra
  • Segurtasun gerrikoa


Arrazoiren bategatik aldi baterako elementu hauen beharra duten banakoek zein familiek laguntza teknikook erabiltzeko aukera izango dute. Laguntza hauek Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzen osagarri dira eta hauek jaso bitartean erabili ahal izango dira. Honela, Udalak laguntzak/tresnak aurreratu egingo ditu Foru Aldundiak laguntzan uzten dituen bitartean.

Honen helburua da, herritarrek premia dutenean laguntza  lehenbailehen jasotzea. Horretarako, Aldundiari egiten zaion eskariarekin batera udal laguntza hauek eskatu ahal izango dira. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean eta erabilerarako adostutako epea igarota, berriz bueltatu beharko dituzte, beste herritar batzuek ere erabili ahal izateko.

Bestalde, herritarrari zerbitzu hobe eta erosoago bat emateko laguntzak/tresnak etxean bertan jasotzeko aukera egongo da. Orain arte herritarra Mizpirualdera joan behar zen laguntza/tresnen bila eta berak etxera eraman behar zituen. Hori errazteko, Bergarako Udala eta Estella ortopediak akordioa sinatu dute eta eta enpresa hau izango da laguntza tekniko hauen kudeaketaz arduratuko dena.

Guztira, 9.500 euroko inbertsioa egin du Bergarako Udalak elementu hauek herritarren eskura jartzeko.