Azalpena: 

"Figuranteak".- SINOPSIA

MARIE JONES obraren egokitzapena

CARLOS ZABALAk zuzendua

AKTOREAK: Asier Ormaza eta Mikel Laskurain

“Euskal Herria sakoneko” herrixka baketsu batetako bizimodu lasaia kolpetik aldatuko da zinema ekoizle bat “euskal zaporea” topatu nahian (jatorrian irlandar herrixka batean ekoizturiko errodajea erretratatzen zuen) aurrekontu handiko filma grabatzera etorriko denean.

Errodaje talde honen etorreraz geroztik, egoera zoro eta dibertigarri aunitz emango dira, pelikulako bi figuranteren begietatik ikusiko ditugunak, herrixka lasai horretako bizimodua egun batetik bestera goitik behera aldatuaz. Bi estra hauek, istorioko protagonistak biak, bi gizon arrunt dira, famatu izateagatik deabruari euren arima saltzeko gai izango direnak.

Sasi-aktore hauek bilakatuko diren pertsonaia guztien bitartez (hogei bat inguru), hainbat egoera desberdinen bidez, zinema eta itxurakeriaren munduak kaleko pertsona arruntengan duen eragina (“herria” deritzona) ikusiko dugu, eta batez ere, bizi garen gizarte honetan sortzen diren hierarkiak azaleratuko dira, pertsonon tratua  mailaketa honetara nola mugatzen den.

Azken batez, antzezlanak zinema negozioaz baino, bizitzako negozioaz hitz egiten du, eta baita biziraun beharrak, pertsonon duintasun eta ametsei nola eragiten diguten ere.

Eguna eta ordua: 
Maiatzak 16, Ostirala, 22:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €