Zuzendaria: 
Helene Bengoetxea
Iraupena: 
58 min
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
Guztiontzat
Eguna eta ordua: 
Maiatzak 28, Asteazkena, 20:00etan
Prezioa: 
3.00 €

"Gure lurra" (Helene Bengoetxea)

 

Gaurko nekazal eta elikadura eredu globalizatuak ez du elikadura eskubide bezala aitortzen eta ondorioz, elikagaiak merkantzia hutsa bihurtu ditu. Paradoixikoki, munduan gosea pairatzen duten mila miloi pertsonetatik hiru laurdenak nekazariak dira eta horietatik gehiengoa, emakumeak. Honen aurrean, ipar eta hegoaldeko nekazari mugimendu askok, hauetako batzuk La Via Campesina elkartuak, elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra proposatzen dute alternatibatzat. Dokumental honek ahotsa eman nahi die mundua elikatu dezaketen eta nekazal mundu bizi baten alde borrokan diharduten haur, gizon eta emakumeei.