Zuzendaria: 
Ricard Salom
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
+ 16 urte
Eguna eta ordua: 
Martxoak 26, Asteazkena, 20:00etan
Prezioa: 
3.00 €

120 ORDU (Ricard Salom)

Tortura praktika anker eta sistematikoa da, eta estatuak euskal herritarren aurka erabiltzen du. Horretarako, tortura isilean gordetzen duen konplizitate-makinaria batez baliatzen da estatua, eta hala, torturatzaileei erabateko inpunitatea ematen die. Zenbait elkarrizketaren bidez, ikusiko dugu zer mekanismok ahalbideratzen duten tortura: inkomunikazioa zertan datzan, zer helburu torturak, auzitegiko medikuen, ofiziozko abokatuen eta epaileen egitekoa; inpunitatea, zer neurri hartu behar diren, polizi-etxeetan torturarik izan ez dadin.