Azalpena: 

SINOPSIA
Zeinek esan…
Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan?
Biak oraindik gazteak.
Laura: polita, gozoa eta alarguna.
Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea.
Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Laura eta ondoko tipoa… Pablo.
Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.
Ezinezkoa litzatekeena posible egingo duen istorio zoragarri honetako sua.
Aktoreak: Iker Galartza eta Aitziber Garmendia.
Zuzendaria: Begoña Bilbao

Eguna eta ordua: 
Urtarrilak 31, Ostirala, 11:45etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €