Azalpena: 

DIDAU ANTZERKI FAKTORIA 2013 hasieratik Zarautzen kokaturiko antzerki taldea da. 25 urtetan zehar Madrilen eta Andaluzia mailan jardun gera TITIRIMUNDI antzerki taldea bezala (PREMIO ANDALUNA 2008 a la promoción y difusión del teatro para niños y jóvenes, Sevilla), beti haur, gazte eta familiartekoentzat antzerki ikuskizunak egiten. Orain gure bidea Euskal Herrian jarraitzen dugu proiektu berriarekin.

“BELDARTXO JATUNA” 2-8 urte bitarteko haurrentzako antzerki ikuskizuna da. Basoan bizi diren bi lagun, Loretxu eta Bartolo, ipuin bila dabiltza beti eta oraingoan tximeleta eder batean bihurtzen den beldar txiki jatun baten istorioa kontatuko dute, “Bizitzaren prozesua”.
Gure muntai guztietan bezala, aktore, txotxongilo, soinu-banda eta abestiak zuzenean kantaturik erabili ditugu antzezlan hau prestatzeko.

Eguna eta ordua: 
Abenduak 22, Igandea, 18:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
4.00 €