Azaroak 20, Asteazkena, 19:00etan
Joan zen urtean martxan jarri genuen Bergarako kirol kontseilua, herriko kirolaren inguruan eztabaidatzeko asmoz. Apirilean urteko lehena egin genuen, eta azaroaren 20an, aurtengo bigarrena egingo dugu, kontseiluaren historian 4.izango dena. Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan elkartuko gara.
Bilerak herritar guztiei irekiak dira, eta gehienez 90 minutu irauten dute.
Gai zerrenda:
- Jarduera fisikoa sustatzeko martxan jarritako ekimenak: a) Bizikleta jardunaldiak; b) Kirola kalera astea; c) Haur loditasunaren inguruko ikerketa
- 2013. urteko kudeaketa plana
- 2014. urterako programa.
- Bergarako 30 gunea sortzeko egitasmoa
- Norberak dakarrena.
Kontsultatu aurreko bileraren akta (2013ko apirilekoa).