Azaroak 17, Igandea, 17:00etan
Azaroaren 17an eta Abenduaren 15ean haur eta familientzako ur jolasak antolatuko ditu kirol zerbitzuak Agorrosinen.
Igande bi horietan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, abonatua edota eguneko sarreraren ordainketarekin aukera dago bi begiralek dinamizatuko dituzten ur-jolasetan parte hartzeko. Horrekin batera, puzgarri handia eta kirol-materiala aterako dira.
Igerilekuak honela antolatuko dira:
- Igerileku handiko erdian, eta 8 urtetik goragokoentzat, txirrista puzgarri handia ipiniko dugu.
- Beste erdian, begirale batek jolasak proposatuko ditut material desberdina ateraz.
- Igerileku txikian, 8 urtetik beherakoentzako txoko bi egongo dira: Bata, gurasoekin doazen haurtxoentzako eta bestea, 8 urtetik beherako umeentzako jolasak.