Bergarako Udalak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

A epigrafea: Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua.

B epigrafea: Estolderia zerbitzua

C epigrafea: interesatuaren eskariz dokumentuak luzatzea.

D epigrafea: Hileta zerbitzua

E epigrafea: Azokako zerbitzuak

F epigrafea: Hirigintza baimenak ematea; edo baimenaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar den kasuetan, kontrol jarduera administratiboak egitea.

G epigrafea: Establezimenduak irekitzeko lizentziak; edo kontroleko administrazio jarduerak egitea, lizentzia exijitzearen ordez adierazpen erantzulea edo aurre komunikazioa aurkezten duten kasuetan.

H epigrafea: Autotaxien eta gainerako alokairu ibilgailuen eta autoeskoletakoen baimenak luzatzeko zerbitzuak.

I epigrafea: Ibilgailuak ibilgetzea eta bide publikotik kentzea

J Epigrafea : Ur-hornidura zerbitzua

K epigrafea: Udal frontoiak, igerilekuak eta kiroldegiko instalazioak.

L epigrafea: Udal Euskaltegia

M epigrafea: Etxeko laguntza zerbitzua

N epigrafea:Udal lokalen erabilera

O epigrafea: Fraiskozuri udal frontoiari buruzkoa

P epigrafea: Txakurtegia

R epigrafea: Kamioi grua

S epigrafea: Babes-etxea

T epigrafea: Erabilera anitzeko etxebizitzak

U epigrafea: Desgaituentzako/ezinduentzako aparkaleku erreserba

V epigrafea: Udaltzaingoak egindako atestatuak

W epigrafea: Oposaketetan aurkezteagatik

X epigrafea: Arin Eguneko Arreta Zerbitzua