Eguna eta ordua: 
Urriak 4, Igandea, 18:30etan
Helbidea: 
San Pedro Eliza
Prezioa: 
0.00 €

Atsuko Takano, Valentziako San Nikolas Parrokiako musika zuzendaria eta organista titularra, pianista eta organista gisa trebatu zen Yokohamako (Japonia) Ferris Unibertsitatean, eta Prix d’Excellence aitorpenarekin amaitu zituen ikasketak. 2005ean Alemaniara joan zen, eta Bremengo ArteUnibertsitatean organoa, klabikordioa eta klabezina ikasten jarraitu zuen.Han, H. Vogel, H. Davidsson, B. Röllecke, E. Belloti eta U. Davidsson izan zituen irakasle. 2009an organo ikasketak egiten jarraitu zuen Amsterdamgo Kontserbatorioan Jacques van Oortmerssenekin, eta cum laude aitorpenarekin graduatu zen Haarlemgo St. Bavo elizan eginiko masterreko azken azterketan.

Pablo Márquez Valentziako Katedraleko organista eta Castellóko Goi Mailako Kontserbatorioko klabezineko katedraduna da. Valentzia, Bartzelona, Toulouse, Amsterdam eta Hagako kontserbatorioetan trebatua da, eta konposizioko, organoko, klabezineko eta antzinako musikako ikasketak egin zituen Montserrat Torrent, Óscar Candendo, Michel Bouvard, J. Willem Jansen, Pieter van Dijk, Fabio Bonizzoni, Patrick Ayrton eta Ton Koopman irakasleekin. Musikaren Valentziako Institutuaren beka ez ezik, Herbehereetako Hezkuntza Ministerioaren Huygens Scholarship ospetsua ere jaso ditu. Márquezek sari bat baino gehiago eskuratu ditu interpretazio eta konposizio lehiaketetan; horien artean, nabarmentzekoa da Lübeckeko (Alemania) Buxtehude Nazioarteko Organo Lehiaketakoa.