Presazkoa den deialdi honen xedea da, LANBIDEn izena emanda dauden edo izan gabe baina interesa izan dezaketenen artean, ALDI BATERAKO OBRA ETA ZERBITZUETAKO OBRETAKO LANTALDERAKO PEOI ESPEZIALISTA KONTRATATZEA ETA LAN-POLTSA OSATZEA, lehiaketa-oposizioaren bidez.
Lan-poltsa hau gaur egun dagoenaren osagarria izango da.
Halaber, kategoria berdinerako beste lanpostuetan aritzeko ere baliagarri izango da, lanpostuen beste eskakizunak betetzen duten izangaiekin.
Lanpostuak sailkapeneko E sailkapen-mailakoak dira eta ordainsariak lanpostuaren arabera dagozkionak dira.
Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio ez derrigorrezkoa.
Lan-poltsaren iraunaldia urtebete batekoa izango da, osatzen denetik.
Aurreikusten den lan-poltsaren iraupena luzatu ahal izango da betiere lanpostuak betetzeko deialdietatik lan-poltsa espezifikoak osatzen ez badira aurretik.
Horrela izango balitz, hasierako urtebetea pasatu ondoren azken hauek lehentasuna izango dute dagokien kontratazio-premietarako.
Halaber, udal honetan kategoria berdineko lanpostuetan aldi baterako beste premia batzuetarako ere udalaren erabilerarako izango den lan-poltsa izaera izan dezake, udalak horrela onartuko balu.
Espediente zenbakia:
2026LAAU0019
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera:
