Goizeko 08:30etik gaueko 20:30era irekita dagoen doako informazio-zerbitzua da liburutegia. Zerbitzu honetan, informazioa aurkitu, egunkariak irakurri eta internet zerbitzua erabiltzeko aukera dago.
Honetaz gain, bertako bazkidea egin –eskabide-orria bete ondoren– eta txartelarekin dokumentuak maileguan etxera eramateko aukera izango duzu.
Bazkide izanda, sei dokumentu hartu ahalko dituzu, hiru monografia eta hiru ikus-entzunezko.