ogarro-k Or, 2013-11-08 16:25-n bidalia
Gogoratuko duzuen bezala, igaro den abuztuan Bergarako Udalak Bergara hobetzeko ideiak eta proiektuak detektatzeko leihaketa jarri zuen abian: Bergarako Ideia Zaparrada. Guztira 15 proiektu eta 6 ideia jaso ziren.
Herritarrek abenduaren 10etik aurrera bozkatu ahalko dute
Lehen fase batean epaimahai tekniko batek baloratu ditu proposamenak. Epaimahai honek hartutako erabakiak %50eko balioa izango du. Abenduaren 10etik 17ra bitartean herritarrek iritziak jasotzeko tartea izango da. Honek %50eko balioa izango du baita.
Herritarrek bozkatzeko bi bide egongo dira:
- "Online": Era azkar eta errazean, weborri honen bitartez aurkeztutako proposamenen bideoak eta laburpenak ikusi ahalko dituzue eta ondoren formulario erraz baten bitartez bozkatu.
- Udaletxean: Abenduaren 10etik 17ra Udaletxeko Pleno Aretoan erakusketa egingo da. Han paperezko galdetegia beteta bozkatu ahalko dira faboritoak.
Pertsonako boto bakarra onartuko da.
Bozka ematen dutenen artean zozketatuko dira:
- Bergarako dendetan erosteko 150 € bonoa
- Bergarako jatetxe batean gastatzeko 100 € bonoa
- Agorrosinerako urtebeteko abonua (igerilekua + gimnasioa + sauna).
Irabazleak herritarrek bozkatzeko epea bukatutakoan ezagutuko ditugu.
Sari banaketa ekitaldia
Sarien emate ekitaldia abenduaren 23an egingo da Udaletxeko Pleno aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Bertan ezagutuko ditugu parte-hartzaile zein "bozkatzaile" irabazleak.