webmaster-k Al, 2026-05-04 14:29-n bidalia
Hurrengo egunetan San Martin Agirre plaza eraberritzeko obrak hasiko direnez, aurten Bitorianatxoren jaitsiera berezia izango da, izan ere, Santa Marinako kanpandorretik oholtzara egingo du jaitsiera, azoka gunearen aurrean kokatutako oholtzara, hain zuzen ere. Horrez gain, aurtengo jaitsiera berriak ere berritasun bat ekarriko du berekin, herritarrak ere kanpandorretik jaitsi ahal izango dira, tirolina baten bitartez.
Ezohiko bidaia izango da Bitorianatxorentzat aurtengoa, baina Bergarako jaietako ikur nagusietako bat izanik, Udalak argi izan du aurten ere Bitorianatxo ez dela faltako. Aurten, gainera, herritarrek ere Bitorianatxok egiten duen ibilbide hori bizitzeko aukera izango dute, tirolina baten bidez. Proposamen berezi honen bidez, Bitorianatxoren jaitsiera lehen pertsonan sentitzeko aukera eskainiko da.
90 lagunek parte hartu ahal izango dute tirolina jaitsieran, maiatzaren 26an, asteartean. Goizean jarduera haurrentzat izango da (16 urtetik beherakoentzat), eta arratsaldean helduentzat (16 urtetik gorakoentzat).
Segurtasuna eta antolaketa behar bezala bermatzeko, ekimenean parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 4tik aurrera, hurrengo loturan: https://www.bergara.eus/eu/emozioen-tirolina

