Bilatzaileak orriko testuaren edozein eremu eta testu zatitan bilatzen du, ez dago hitz osoak bilatu beharrik. Honela "kam" bilatuz gero, "kamara", "kamioia", "kamiseta", "barkamena" aurkituko du.

Bilatu daitekeen esaldi, hitz edo hizkiaren gutxieneko luzera 3 letrakoa da.

Bilagaia orriaren eremu guztiek osatzen dute, (batzuetan orriaren ikuspegi arruntean agerian ikusten ez diren eremuak ere egon daitezke tartean). Orri bakoitza aldatzen denean berritzen da bilagai hori, HTML etiketak erauzita.

Bilaketa euskarazko nahiz gaztelerazko (eta ingelesezko, izanez gero) aldaeratako testuetan burutzen da, baina emaitza erabiltzaileak egina duen hizkuntza aukerari dagokionean erakutsiko da. Honela, euskaraz ari garela "acero" bilatzen badugu, "altzairua" aipatzen duen orriren bat ikusiko dugu beharbada, eta ez "acero"ren aipamenik, gaztelerazko aldaerara jo ezean.