Maiatzaren 2an, 19:00etan, Philips Symfonie Orkest ek eta Bilboko Koralak kontzertua eskainiko dute San Pedro parrokian, nazioarteko errepertorioko hiru konpositoreren lanekin.

Kontzertua Txemi Etxebarriak zuzenduko du Philips Symfonie Orkest aren aldetik, eta Enrique Azurzak Bilboko Koralaren aldetik. Gainera, soprano bakarlari gisa, Estibaliz Sánchez ariko da oholtza gainean.

Philips Symfonie Orkest ak lotura berezia du Bergararekin, izan ere, orkestraren zuzendaria, Txemi Etxebarria, bergararra da. Nazioarteko ibilbidea duen musikari honek bere jaioterrian zuzentzeko aukera izango du oraingoan, ekitaldiari balio sinboliko berezia emanez.

Kontzertu hau Bilboko Koralaren 140. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da. Urteurren horren harira, bi emanaldi berezi antolatu dira Euskal Herrian: bata Bilboko Arriaga antzokian, eta bestea Bergaran, San Pedro parrokian.

Kontzertuan Hendriks, Francis Poulenc eta Dmitri Shostakovich konpositoreen obrak entzungai izango dira.