Espediente zenbakia: 
2026LAAU0003
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduradun lanpostua aldi baterako betetzea eta lan poltsa osatzea.
Halaber, sortutako lan-poltsa indarrean dagoen bitartean, Udaleko Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduradun lanpostuan edo garbiketarekin erlazionatutako antzeko ardura duten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako kontratazio premiei erantzutea.
Deialdiak presazko izaera du.
Udaleko Obra eta Zerbitzuak Departamentuan kokatuko den eta aldi baterako izaerarekin C1 taldean sailkatua dagoen Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduradun aldi baterako hornitzeko.“Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduradun lanpostuaren definizioa egitea eta ondorengo behin betirako hornitzea, horrela erabakiko balitz” programaren iraunaldikoa izango da, 2 urteko aurreikuspenarekin.
Derrigorrezko C1-C1 (3) hizkuntza-eskakizuna dagokio, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio (balorazioaren berrikuspena egin aurretik eta haren kontura izanik):
Destino osagarria 15 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 16.642,80 euro.
Deialdi honetako lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Lanegunak, astelehenetik larunbatera, eta ordutegia, goiz eta arratsaldez, udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik.
Onartutako ordutegian eta egutegian zerbitzuaren egitekoek eskatzen duten aldaketak ekarri dezakete, horretarako disponibilitatea izan beharko duelarik.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2026-03-09
Deialdiaren egoera: