Oinarrien xedea da, LANBIDEren Tokiko Enplegua Bultzatzeko 2025eko Programaren barruan, Obra eta Zerbitzuetako kale-garbiketa lantalderako bi (2) peoi espezialista kontratatzeko aukeraketa prozesua arautzea.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Kontratazioaren baldintzak:
- Kontratu honen iraupena sei hilabetekoa izango da.
- Lanpostuaren dedikazioa %100ekoa izango da eta urteko lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, lanpostuaren lan jarduna goizez izanik, aurrerago adieraziko zaien ordutegian.
- Soldata urteko 24.836,85 euro gordinekoa da.
- Kontratua 2025eko abenduaren 20 eta 23 bitartean egingo zaie.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denetan, udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaie.
