Oinarrien xedea da, LANBIDEren Tokiko Enplegua Bultzatzeko 2025eko Programaren barruan, Obra eta Zerbitzuetako Lorezaintza eta Mendiko brigadarako bi (2) peoi espezialista aukeratzeko prozesua arautzea.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Kontratazioaren baldintzak:
- Kontratu honen iraupena sei hilabetekoa izango da.
- Lanpostuaren dedikazioa %100ekoa izango da eta urteko lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, lanpostuaren lan jarduna goizez izanik, aurrerago adieraziko zaien ordutegian.
- Soldata urteko 28.002,72 euro gordinekoa da.
- Kontratua 2025eko abenduaren 23a baino lehen egingo zaie.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denetan, udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaie.
Espediente zenbakia:
2025LAAU0013
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
ez
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda:
Izenburua:
Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasuna neurtzeko proba
Eguna eta ordua:
2025-11-05 08:30
Lekua:
Errekalde jauregiko lorategian (Laboratorium museoaren kanpoaldean)
Behin betiko emaitza:
Izenburua:
Euskara egiaztatzeko ariketa
Eguna eta ordua:
2025-12-05 09:30
Lekua:
Bergarako Udaletxean
Lotutako dokumentuak:
Behin behineko puntuazioa:
Deialdiaren egoera:
