Non: 
Laboratorium museoa
Eguna eta ordua: 
Urriak 3, Ostirala, 17:00etan

XII. Jot Down Zientzia Sariak banatuko ditu “Elementu Kritikoak: Wolframetik Lur Arraroetara” lelopean.
Duela 242 urte wolframaren aurkikuntza ikusi zuen herriak historia zientifikoa egingo du berriz ere urriaren 3an eta 4an, bertan ospatuko baitira 2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariak. Bergarako Laboratorium Museoa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia. Espainiako dibulgatzaile zientifiko ospetsuenetako batzuk elkartuko dira bertan, eta omenaldia egingo diote Elhuyar anaiek 1783an aurkitutako elementu kimikoari.
Jot Down Zientzia Sariak ekitaldia Jot Down Magazine aldizkariak antolatzen du Donostia International Physics Centerrekin (DIPC), Canfranceko Lurpeko Laborategiarekin, Bergarako Laboratorium Museoarekin eta Sevillako Unibertsitatearekin batera. Estatu espainoleko dibulgazio zientifikoko ekitaldi garrantzitsuena da.

Jarduerak
• Bisita gidatuak doan Laboratorium Museoan - Izena eman
•11:00 - Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak - Izena eman
•13:00 - Metal magikoaren arrastoaren atzetik - Izena eman
•17:00 - Zientzia sukaldean - Izena eman
•18:00 - Bide zifratuak: wolframaren bidaia - Izena eman

Goi-mailako programa zientifikoa
Urriak 3, ostirala - Aurkitzaileen Eguna
Ekitaldia ostiralean hasiko da, historia eta abangoardia zientifikoa lotzen dituen programa batekin:
• 17:15 - Pascual Román Polo (EHU): “Bergaran isolatutako wolframa eta nazioartean izan duen proiekzioa”
• 17:50 - Inés Pellón (EHU): “Bergarako Laboratorium Chemicum edo Laborategi Kimikoa, XVIII. mendean sortutako berrikuntza-eredu aitzindaria”
• 18:25 - Oskar González-Mendia (KimikArte): “El tío Wolfram: Wolframa taula periodikoan”
• 19:00 - Juan José Gómez Cadenas (DIPC) eta Rosario Raro: “Wolframaren aldeko isilpeko gerra Canfranc-en”
• 19:35 - Juan Manuel García Ruiz (DIPC): “Kristalak eta lur arraroak”