Espediente zenbakia: 
2024LAAU0020
Deialdiaren xedea: 

Oinarrien xedea da, LANBIDEren Tokiko Enplegua Bultzatzeko 2024ko Programaren barruan, bi (2) administrari aukeratzeko prozesua arautzea; horien lana izango da Kontuhartzailetzako Departamentuan datu baseetan eguneratze lanak egitea eta Laboratorium museoan 2025 urteari begirako programa bat abian jartzeko lanetan laguntzea.
Kontratatuko diren bi administrarien lanak hauek izango dira:

• Administraria Laboratorium museoan: 2025. urtean zehar antolatuko diren jardueretan laguntzea: koordinazioa, erreserbak, gonbidapenak, komunikazioak, jendea artatzea, kanpoko enpresekin aritzea, etab.

• Administraria kontuhartzailetzan: kontuhartzailetzako espedienteen espurgoa eta eguneraketa helburu izanda, artxibo irizpide eta ikuspuntutik:
1.- Datu baseak eguneratzea.
2.- Espedienteak ordenatu eta garbitzea.
3.- Dagokionean, espedienteak suntsitzea (osorik edo partzialki).

Kontratu hauen iraupena sei hilabetekoa izango da eta dedikazioa %75ekoa izango dute.
Lan jarduna goizez edo goiz eta arratsaldez, aurrerago adieraziko zaien ordutegian.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2024-09-27
Oharrak: 

Irailaren 27a arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak, LANBIDE zerbitzu publikora bideratuta.

Deialdiaren egoera: