Espediente zenbakia: 
2024LAAU0016
Deialdiaren xedea: 

Oinarriok helburu dute aldi baterako kontratazio premietarako Kultura departamendurako Kultura eta jaietako laguntzaile langileen lan-poltsa sortzea oposizio-lehiaketa bidez eta, horretarako, deialdi OSAGARRI hau egitea.
2024an osatutako lanpoltsaren osagarria izango da.
Lanpostua, Enplegatu Publikoaren Estatutuak jasotako sailkapen-taldeei jarraituz, C sailkapen-mailan, C2 azpitaldean sailkatuta dago, eta 7. mailari dagokion soldata-maila du, duen urteko lan-jardunaren proportzioa aplikatuta. Lanpostua baloratu gabe dago, baina balorazioaren emaitza kontratazioaren lehen egunetik aplikatuko da.
Halaber, 2. hizkuntza-eskakizuna du, derrigorrezkoa.
Urteko lan-jarduna partziala da, Udalak langileen lan-hitzarmenean onartuta duenaren % 73koa, eta lan-jardun hau premien arabera gehitu ahal izango du Udalak. Lana astelehenetik igandera eta jaiegunetan egingo du.
Lan-jarduna aldagarria da, urtean konputatzekoa; horregatik, lan-egutegia eta lan-ordutegia Seminarixoa aretoko programazioari eta kultura eta jaietako programazioari lotuko zaizkio; gehienetan asteburuetan eta gau eta jaiegunei dagokien ordutegian eta egutegian egin beharko du lan.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2024-09-03
Onartu eta baztertuak
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak
Merituen balorazioa
Epaimahaiaren kontratazio edo izendapen proposamena
Kontratazio erabakia
Lanpoltsaren baldintzak eta zerrenda: 
Deialdiaren egoera: