Azalpena: 

Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?

Gertuko magiaren mundua ikuslegoarengana hurbiltzeko asmoarekin, Tor eta Txoborro mendebalde urruneko legendetan murgiltzen dira saio magiko guztiz ezberdina sortuz. Mendebaldeko saloi mitikoen giroa, kartak, mahai azpiko jokoak, iruzurtiak eta trampatiak antzezleku ezin hobea eskaintzen dute ezaugarri hauetako ikuskizuna gauzatzeko.

Eguna eta ordua: 
Uztailak 24, Asteazkena, 18:30etan
Non: 
Irala kalea (euriarekin Seminarioko patioa)
Prezioa: 
0.00 €
Hizkuntza: