Zer da?
Jai eremuan ematen diren Arrisku-kontsumoak eta droga-kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko egiten diren esku hartzeak dira.
Laguntzaren ezaugarriak
Jai-giroan droga kontsumitu dezakeen edozeini dago zuzenduta. Horretarako, jai gunean bertan drogen eta arriskuen inguruko hainbat informazio eskaintzen dira honako bideetatik:
- Substantzien testa eginez: jai giroko esparruan egun kontsumitzen diren substantzien analisiak egiten dira. Horrekin, dosi zehatza, adulteratzeileen presentzia egiaztatzen da, azken batean, laginaren benetako izaera ikusten da.
- Hainbat material informatibo banatzen da.
- Baita material suntsigarrien banaketa ere egiten da ( gizonezko zein emakumeentzako preserbatiboak, turutoak, kotoizko filtroak, seruma, erabilpen bakarreko alkoholimetroak).
- Banan-banako informazioa eskaintzen da.