Zer da?
Eskolak drogen mendekotasunei aurrea hartzeko ikasleei, irakasleei, eta ikasleen gurasoei eskaintzen zaien informazioa, formazioa, aholkularitza eta baliabideak dira. Helburua drogak hartzen hasteko adina atzeratzea eta 18 urtetik beherakoen artean kontsumoa murriztea da.
Laguntzaren ezaugarriak
Batez ere, babes faktoreak hartzen dira kontuan eta adin tarte hauetan eragiten da: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) zein ondorengoan (DBHO) eskolaratuta dauden haur, nerabe eta gazteengan.
Laguntza zehatzak:
- Garapen pertsonala lantzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko proiektuak.
- Droga moten inguruko informazioa eskaintzen duten proiektuak.
- Arriskuak murrizteko proiektuak.