Etzi ospatuko da San Martzial eguna, eta urteroko eragin bera izango du trafikoan. San Martzialerako bidea trafikorako itxita egongo da 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara; eta egun horretan ezingo da zelaira autorik sartu, bertara jeneroa daramatenak izan ezik. 

Udalak, aurten ere, herritarrei aholkatzen die ibilgailu pribaturik ez igotzea, eta oinez joatea edo garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, hain zuzen, Herribus zerbitzua egongo da egunean zehar: goizean, 09:30etik 14:00etara; eta, arratsaldean, 16:00etatik 20:30era. Geltokiak Oxirondo plazan eta San Martzialen izango dira. 

Aipatutakoaz gain, Udalak nabarmendu du herritar guztien ardura dela gunearekin errespetuz jokatzea eta zaintzea; eta gogorarazi du norberaren betebeharra dela sortutako zaborra jasotzea eta dagokion tokian botatzea.

Arloa: