Zer da?

Gipuzkoan iraunkorki bizi eta oinarrizko beharrak asetzeko diru sarrerarik ez dutenei edo behar beste ez dutenei zuzenduta dagoen diru laguntza da..

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza honen helburua da oinarrizko gastuei aurre egitea. Dirulaguntza hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  • 23 urte izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Egungo elkarbizitza unitatea gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eratutakoa izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Gutxienez 6 hilabete erroldatuta eta bizitzen egotea Gipuzkoako udalerriren batean, baina 3 urte baino gutxiago EAEko udalerriren batean, salbuespenak salbuespen.
  • Oinarrizko premiei aurre egiteko nahikoa baliabide ez izatea.