Zaintza lanak Bergaran

Zaintzen krisiari erantzuteko Bergarako ekintza-plana 2023-2026

Zaintzen krisiari erantzuteko bergarako ekintza-plana (2023-2026) zainketa eredu bidezkoago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko helburuarekin sortu zen, bizitza erdigunean jarriz eta udalerriaren erantzuna hobetuz bizi-ziklo osoan zehar zaintza-premien aurrean. Planak 7 helburu estrategiko zehazten ditu, besteak beste: zaintzak aitortzea eta ikusaraztea, zaintzaren kultura eraldatzea eta modu bidezkoagoan banatzea, sektoreko langileen baldintzak hobetzea, familia-eremuan zaintzen dituztenei laguntzea, zaintza duinak jasotzeko eskubidea bermatzea, hirigintza zaintzailea bultzatzea eta zainketen krisiari erantzun komunitarioa indartzea