Larunbat honetan, ekainaren 17an, Goilurrak rally lasterketa egingo dutela-eta, hainbat bide-mozketa izango dira. Bergaratik Azkoitirainoko errepidea Gorla-Elosuatik itxita egongo da goizeko 07:30tik 12:35era arte.

Bide mozketa 07:30ean izango da, nahiz eta lasterketa 08:30ean hasi. Autoak, bigarren aldiz, 11:35ean pasako dira.

Auzotarrek etxetik ateratzeko edo bertara sartzeko 688642894 (Ibai) telefono zenbakira deitu beharko dute, eta bertatik esango zaie noiz den mugitu ahal izateko momentua. Dena dela, lasterketaren bidegurutze guztietan bidezainak egongo dira hori antolatzen, lasterketaren segurtasuna bermatzeaz gain.

Sarrerak eta irteerak, beti, lasterketaren norabidean izango dira, hau da, Bergaratik Azkoitia aldera. Aipatutakoaz gain, antolatzaileek nabarmendu dute probak asegurua duela, eta zerbait apurtzen bada, parte emateko aste beteko epean deitu behar da aurrez zehaztutako telefono zenbaki berdinera.

Beste edozein zalantza argitzeko edo lasterketa egunean etxetik mugitzeko ere aurrez emandako zenbakira deitu beharko da. 

Arloa: