Zer da?

Egueneroko bizitza errazteko mendekotasun edo ezintasun egoeran dagoen pertsonari ematen zaizkion laguntzak dira.

Laguntzaren ezaugarriak

2 eratako laguntzak daude:

  • Errekuperagarriak: Gruak, oheak, gurpildun aulki bereziak, koltxoi  bereziak, bainu-gelarako aulki bereziak, gurpildun aulkiarentzako motor sistemak, eskailerak igotzeko aulki bereziak, etab. Kasu honetan ez da egoera ekonomikoa kontuan hartzen. Bapateko mendekotasun edo ezintasun egoeratan, Udal gizarte zerbitzuetan baloratuko da, honako laguntzak [ Laguntza teknikoen katalogoa.doc / 1,66MB ] eskatu daitezke prozedura arruntetik laguntzak jaso bitartean.
  • Errekuperatu ezin direnak: Kasu honetan etxebizitzan egin beharreko doiketa lanak dira, batik bat. Esaterako, etxeko sarrera egokitzeko laguntza, etxe barrua egokitzeko laguntzak (bainera kendu eta dutxa jarri, ateak zabaldu, gelak egokitu...), bainugelarako heldulekuak, altxagailuak, etab. Kasu honetan norbanakoaren egoera ekonomikoa kontuan hartzen da laguntza ezartzeko orduan.
EranskinaTamaina
Microsoft Office document icon katalogoa.doc1.66 MB