Zer da?
Mendekotasuna onartuta duen pertsona bati eskaintzen zaizkion diruzko laguntzak dira.
Laguntzaren ezaugarriak
Laguntzak 3 eratakoak izan daitezke:
- Laguntza pertsonala, egoitza edo eguneko zentroko plaza pribatu bat ordaintzeko. (informazio gehiago hemen)
- Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko. Hau da, zainketa-lanak familiako norbaitek eskaintzen dituenean. (informazio gehiago hemen)
- Zerbitzuari lotutakoa: pertsona bat kontratatzen denean zainketa-lanak egiteko. (informazio gehiago hemen)
Laguntza eskatzeko
Eskubidea aitortzeko, interesdunak baldintza hauek bete beharko ditu:
- Zerbitzu eta prestazio bakoitzaren berariazko baldintzak.
- Zerbitzua eta prestazioa bere egoera pertsonalerako egokia izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
Laguntzen kopuruei buruzko informazioa hemen lortuko duzu.