Zer da?

Arrazoi ezberdinengatik denbora baterako etxetik irten beharra duten adineko pertsonei egoitzan denboraldi bat igarotzeko aukera eskaintzen zaie.

Arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, zaintzailearen oporraldiak, zaintzailearen ezintasuna zaintza eskaintzeko, osasun egoeraren okertzea, etxean berrikuntza lanak egitea, e.a.

Laguntzaren ezaugarriak

  • Urtean gehienera 30 eguneko egonaldia egin daiteke. Jarraia edo tartekatua.
  • 30 egun hauetaz gain, hilean behin asteburu bat egoitzan igarotzeko aukera ere badago (ostegun arratsaldetik astelehen arratsaldera).

Laguntza eskatzeko

Nork bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen/aportazioa egin beharko du.