2023ko maiatzaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean San Martin Agirre plazan txosna bat jarriko du udalak. Interesdunek txosna ustiatzeko eskaera egin ahal izango dute.

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.

  • Instantziak aurkezteko epea maiatzaren 19an, 12:00etan bukatuko da eta udaletxeko B@Z zerbitzuan aurkeztu beharko dira.
  • Eskari bat baino gehiago balego, zozketa egingo da, udaletxeko Idazkaritzako bulegoan, maiatzaren 19an bertan, 14:00etan.
  • Eskaera aurkeztu dutenen artean egingo da zozketa; eta aurkeztutako taldeen artean lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.


 

 

Eskaerak egiteko azken eguna eta ordua: 
2023/05/19 (12:00etan)