Izaera
- Bergarako Adineko Pertsonen Udal Kontseilua partaidetzan oinarritutako organoa da eta berau osatzen dute udalak eta adineko pertsonen alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek.
- Kontseilua da organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, ekintzen sustatzailea eta behatzailea.

Helburuak
Adineko Pertsonen Udal Kontseiluak oinarrizko helburu hauek izango ditu:
- Adineko pertsonen alde lan egin nahi duten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzea.
- Adineko pertsonen partaidetza, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea.
- Adineko pertsonekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egitea, elkarlanerako adostasun puntuak biltzea eta adineko pertsonen ongizatea bultzatzeko ideia berriak sustatzea.
- Bergarako adineko pertsonen egoerak identifikatzea eta horiei erantzuteko eta gainditzeko baldintzak sustatzea.
- Adineko pertsonen eskubideak eta interesak defendatzea.
- Adineko pertsonen arloarekin zerikusia duten herriko edozein gertaera jasotzea, aztertzea eta behar den erantzuna bideratzea.