Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie 2023ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2023ko martxoaren 1etik  2023ko maiatzaren 19ra.

Lekuak eta medioak: 

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko maiatzaren 19an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
    • Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara;  eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela,  legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. 
    • Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
    • Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
    • Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus 

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.