'Izotz ondoko eguzki' ikus-entzunezkoa izen bereko erakusketarako sortu da. Aroztegi aretoan, abenduaren 9tik 25era egon da ikusgai. Gerraostetik trantsiziora bitarte Bergaran euskara biziberritzeko egin den lana ezagutaraztea du helburu eta baita protagonistei aitortza egitea ere, sarri lan isila eta ezezaguna delako. Bergarako euskalgintzan 1960ko eta 1970eko hamarkadetan izandako mugimendua jaso da dokumentalean, hainbat protagonistaren hitzen bitartez: dantza, antzerkia, hezkuntza, alfabetatzea, kantagintza, bertsolaritza...