Bergaran badago horretarako egokia den mintzapraktika programa. Programa horretan euskaraz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira euskaraz egiteko. Programari Bergaran Berriketan deitzen zaio eta Jardun euskara elkarteak bideratzen du. Beraz, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, onena Jarduneko bulegora joatea edo bertara deitzea duzu. Jardun Errotalde jauregian dago eta bertako telefonoa honakoa da: 943 76 36 61.

Horretaz aparte, bada, mintzapraktika online egiteko aukera ere, Mintzanet izenekoa.

Animo eta egin euskaraz!